XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kinka honetan aldatu zuten komunistek beren politika, dio Bolloten-ek, eta etxalde kolektiboak - aldi baterako - onartu beharra izan zuten.

Nekazal urte honetan (kurtsibak harenak dira) haiek legeztatzen zituen eta laguntza zerbait eskaintzen zien dekretu bat onartu zen.

Hartara, arnasa hartu ahal izan zuen landak bilketaren aldian.

Uztak bildu eta berehala, politikak errepresio gogorraren bidea hartu zuen berriro.

Bolloten-ek iturri komunistak aipatzen ditu abuztuaren hasierako kanpaina labur baina amorratu bati buruz, Aragoako Kontzejuaren ezabaketarako bidea leundu zuena.

Ezabaketa dekretatu ondoren, gobernadore orokor izendatu berria zen José Ignacio Mantecónek, Partido Republicano de Izquierda-ko kidea baina ezkutuan komunisten aldekoa zenak [alderdi honetan sartu zen erbesteraldian, gerra ondoren]... etxalde kolektiboak desegitea agindu zuen.

Bitartekoak: Líster dibisioa, indarra eta izua medio ordenu zaharra berrezarri zuena.

Bolloten-ek Lísterren gehiegizko ankerkeria aitortzen duten iturri komunistak aipatzen ditu.

Instituto de Reforma Agraria-ko idazkari nagusiaren hitzak aipatzen ditu, komunista batenak alegia: ametitu egiten zuen etxalde kolektiboak desegiteko hartu ziren neurriak hutsegite larria izan zirela, eta nahasmendu izugarria ekarri zuten landan, zeren eta etxalde kolektiboekin pozik ez zeuden pertsonek... indarrez hartu zituzten, uztak eta lanabesak eraman eta banatuz, eta ez zituzten errespetatu bortxarik edo presiorik gabe sortutako etxalde kolektiboak, martxa ona izan eta antolaketa-eredu zirenak...

Ondorioz, landako lana geratu (eten) egin zen ia erabat, noiz eta lurraren laurdena artean ereiteko gertu ez zegoenean.

Berriz ere, etxalde kolektiboen kontrako errepresio gogorra leundu beharra izan zuten, (...).